XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jerarkia diogu, baina nola ulertu behar da hau?.

Zer adierazten dute adierazle / adierazi termino, errealitate hauek?.

algoritmoa dugu, jakina denez, Hizkuntzalaritza modernoak (zientifikoak) aztergai nagusitzat jo duen paradigma.

Ferdinand de Saussure-rekin hasi eta gaur arte etengabe (hainbat Chomskyarrek besterik dioen arren) garatu da hizkuntzalaritza.

Dialektika honetan oinarritzen da zeinu linguistikoa.

Zeinua, Saussure-ez geroztik eta berak esatera, baita, adierazle eta adierazi bana elkartzeari dagokion baterakuntza, hain zuzen ere.

Adierazlea zeinuaren imagina akustikoa dateke; adierazia, aldiz, zeinuak adierazitako kontzeptua dukegu.

Diogun bidenabar bereizketa beretsuan, grosso modo, oinarritzen duela kontzientziaren mintzoaren funtzionamendua Freud-ek: hitz-berraurkezpenak batetik eta, gauza-berraurkezpenak bestetik, Izan ere, Freud-ek ongi bereizturik utzi nahi ditu hitz-berraurkezpenak eta gauza-berraurkezpenak osatzen (eta aditzera ematen) duten eremu diferenteak.

Mintzo kontzientea diskurtso inkontzientetik bereizten bada, kontzientzian gorago esandako bereizketa aurrez aurretik ematen delako da, inkontzientean hitz-errepresentazioak eta gauza-errepresentapenak ez baitira bereizten.

Geroago itzuliko gara puntu honetara.

Bego oraingoz bederen aipamena.

Zeinu linguistikoa, lehentxeago genionez, beraz, adierazleak eta adieraziak elkar baturik osatzen dutena dugu.